kaixooooooo!!
Gaur aurkezpen eguna...pixkat urduri gaude, Power Point-an gure imaginak agertzen baitira, eta lotsa ematen digu. Espero dugu jendeari gustatzea, lan asko egin baitugu.
Aste hau oso motza da, zubia baitago eta Orioko festak dira!!!!Karenek gonbidatzen dizute!!!
Gaur goizean ikusi ditugu Praktikum-eko listak eta oso pozik gaude denoi nahi genuen ikastolan tokatu zaigulako.
Beno,ba ondo pasa asteaaaaa!!!!
martes, 4 de diciembre de 2007
miércoles, 28 de noviembre de 2007
"Super irakasleak"
Kaixooooooooooo!!!!
Aspaldiko zer moduz? Gu hementxe lan eta lan power pointarekin…..sentitzen dugu asteartean argazkia aldatu ez izana baina lan eta lan aritu ginen eta ahaztu egin zitzaigun…baina beno gaur gure argazki bat jarri dizuegu. Aspaldi ez genuela gu lauon argazki bat jartzen…espero dugu gure aurpegietaz ez ahaztu izana!!!
Hurrengo astearteko klase osoa lanak aurkezten pasako dugu; Klaseko talde guztiak aurkeztuko dute beraien lana eta espero dugu gure "super irakasleak" ipuina zuen gustukoa izatea.
martes, 20 de noviembre de 2007
Ipuin multimedia egiten

Kaixo Lagunok!!
Hementxe gaude ipuin multimediarekin jada gauza gutxi falta zaigu: fondo musika jarri eta photoshop-ekin imagin batzuk konpondu.... Hala ere, irakasleak esan digu jendea orokorrean nahiko atzeratuta dabilela eta astebete atzeratuko duela aurkezpen eguna. Baina gu saiatuko gara aste honetan bukatzen.
Lan honekin gauza asko ikasi ditugu. Musika jartzen, grabaketak egiten eta sartzen, abesti batean nahi dugun zatia aukeratzen (Audicity programarekin), gift-ak jartzen, photoshoparen aplikazioren bat,etab.
Oso lan interesagarria dela iruditu zaigu. Asko ikasi dugu eta oso ongi pasa dugu hau egiten, batez ere grabaketan.
Lehenlauhilabateko ikasgairik politena eta interesgarriena da. Baita aplikagarria ere. Pena ematen digu asteazken honetan jada gizarterekin hastea.
WENO HURRENGO ASTEARTERARTE!!!ONGI PASA ASTEA!!
Hor goian ikusten duzuen argazkia gure ipuin multimediaren pertsonai bat da!!!
miércoles, 14 de noviembre de 2007
Azken asteazkena

Iepa jatorrak, zer moduz?
Gu gaurkoan ipuin multimediari dagokion musika hautatzen aritu gara eta baita photoshop-a pixka bat erabiltzen ikasi dugu eta hau praktikan jarri dugu gure power-point-ean. Esan oso pultso ona behar dela eta horretan oso ona dela gure Marta taldekidea. Hala ere, ez dugu klase osoa hori egiten pasa beste gelakideek erabili behar baitzuten.
Gaur azken asteazkena da, hemendik aurrera bakarrik astelehenetan izango dugu Hezkuntzari Aplikaturiko teknologia berriak eta asteazkenetan honen orduan Gizarte izango dugu.Pufff....
Bueno jakizue Idoiak gidatzeko karneta gainditu zuela aurreko ostiralean eta gaur probisionala emango diote!!! ZORIONAK IDOIA!!!!
Zuen bizitza estimatzen baduzue...Idoia gidatzen ikusten baduzue alde egin ezazue!!
Aste buru ona pasa eta astelehenarte!!!!
martes, 13 de noviembre de 2007
Goizetik lanean
Kaixo Lagunok!!!
Zer moduz zaudete?
Gu gaur jo ta ke aritu gara gure ipuin multimedia egiten. Goizean ordu bat lehenago gelditu gara eta gaur jada itxura handia hartu du gure ipuintxoak.
Arazo txiki bat izan dugu power-pointarekin, izan ere, fondoak ez du uzten kopiatzen beste power point batera...baina pazientziaz kopiatu egin dugu batetik bestera.
Gaur photoshop-ean aritu nahi genuen irakaslearen ordenagailuan, baina hau goiz goizetik beste gelakide batzuk hartu dute eta beraz, musika hautatzen egon gara eta ipuina pixka bat gehiago dekoratzen (gift-a, fondo polittak jartzen...).
Bihar azken asteazkena da eta aprobetxatu egingo dugu...
Bueno klasea bukatu da eta pixka bat jarraitu egin behar dugu.
Muxux ongi pasa eguna!!
Zer moduz zaudete?
Gu gaur jo ta ke aritu gara gure ipuin multimedia egiten. Goizean ordu bat lehenago gelditu gara eta gaur jada itxura handia hartu du gure ipuintxoak.
Arazo txiki bat izan dugu power-pointarekin, izan ere, fondoak ez du uzten kopiatzen beste power point batera...baina pazientziaz kopiatu egin dugu batetik bestera.
Gaur photoshop-ean aritu nahi genuen irakaslearen ordenagailuan, baina hau goiz goizetik beste gelakide batzuk hartu dute eta beraz, musika hautatzen egon gara eta ipuina pixka bat gehiago dekoratzen (gift-a, fondo polittak jartzen...).
Bihar azken asteazkena da eta aprobetxatu egingo dugu...
Bueno klasea bukatu da eta pixka bat jarraitu egin behar dugu.
Muxux ongi pasa eguna!!
miércoles, 7 de noviembre de 2007
Zubia eta gero.....

Kaixo!
Gaur ipuin multimedian aritu gara lanean eta nahiko aurreratu dugu. Oso nekatuta bukatu dugu klasea....oporrak behar ditugu, eskerrak eguberria laister datorrela.....
Gaur, Martak betaurreko berriak ekarri ditu eta oso intelektuala dirudi, agian gehiegi!
Beno, gu bagoaz matematikara...ze pereza.....
Hurrengo astera arte, muxuak!!!!!
AAAAAAAAAAAAA, jarri dugun imaginak sorpresa1 dauka, ikusteko irudian click egin.
martes, 6 de noviembre de 2007
Lauak bat argazkian

Apa!!!!!!
Zer moduz joan da asteburua?eta zubia?Gu perezakin etorri gara.....baina lanari gogor ekingo diegu. Atzo ipuin multimediarako argazkiak atera genituen eta gaur hasiko gara power point-arekin.
Esan, ez dakigula photo shop erabiltzen, baina oso azkarrak garenez arazoari aurre egingo diegulakoan gaude.
Muxu beroak!!!!!!
miércoles, 31 de octubre de 2007
Urtaroak

Udaberrian euria,
eguzkia udan,
udazkenean orbela,
elurra neguan.....
Kaixo!beno ementxe gaude klasean photo story-ren bidez ipuin multimedia egiten. Gure lanaren gaia urtaroak da. Interneten abesti bat aurkitu dugu eta kanta honen hasiera bloggerren jartzea aproposa iruditu zaigu. Espero dugu gustokoa iztea.
Muxuak.
martes, 30 de octubre de 2007
gure bideoa
Azkenean lortu dugu, gure bideoa jartzea!!!
Gaurko klasean, ipuin multimedia osatzen egon gara, gure ipuinean mozorrotu egin beharko garenez, klasean mozorroak probatzen egon gara.
Beno, bukatzeko, guk egindako bideoarekin uzten dizuegu. Espero dugu, gustoko izatea.
Muxu handi bat denoi!!
miércoles, 24 de octubre de 2007
Super irakasleak!!!!!

IEPA KUADRILA!!
Oraingo honetan power-pointari buruzko azalpena ematen ari zaigu irakaslea eta bitartean denbora dugula eta hementxe idatziko dugu zerbait.
Ipuin multimediarekin bueltaka gabiltz, lehenik gidoia eta istorioa idatzi nahi dugu eta bakoitzak esaten dituen ideiak kontuan hartuz pixkanaka-pixkanaka ari gara gure muntaia egiten.
jadanik, aukeratu dugu gaia eta aurrratzen dizuegu laneko irudi posible bat. Espero dugu asko gustatzea, muxuak!!!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)