Kaixo Lagunok!!!
Zer moduz zaudete?
Gu gaur jo ta ke aritu gara gure ipuin multimedia egiten. Goizean ordu bat lehenago gelditu gara eta gaur jada itxura handia hartu du gure ipuintxoak.
Arazo txiki bat izan dugu power-pointarekin, izan ere, fondoak ez du uzten kopiatzen beste power point batera...baina pazientziaz kopiatu egin dugu batetik bestera.
Gaur photoshop-ean aritu nahi genuen irakaslearen ordenagailuan, baina hau goiz goizetik beste gelakide batzuk hartu dute eta beraz, musika hautatzen egon gara eta ipuina pixka bat gehiago dekoratzen (gift-a, fondo polittak jartzen...).
Bihar azken asteazkena da eta aprobetxatu egingo dugu...
Bueno klasea bukatu da eta pixka bat jarraitu egin behar dugu.
Muxux ongi pasa eguna!!
martes, 13 de noviembre de 2007
miércoles, 7 de noviembre de 2007
Zubia eta gero.....

Kaixo!
Gaur ipuin multimedian aritu gara lanean eta nahiko aurreratu dugu. Oso nekatuta bukatu dugu klasea....oporrak behar ditugu, eskerrak eguberria laister datorrela.....
Gaur, Martak betaurreko berriak ekarri ditu eta oso intelektuala dirudi, agian gehiegi!
Beno, gu bagoaz matematikara...ze pereza.....
Hurrengo astera arte, muxuak!!!!!
AAAAAAAAAAAAA, jarri dugun imaginak sorpresa1 dauka, ikusteko irudian click egin.
martes, 6 de noviembre de 2007
Lauak bat argazkian

Apa!!!!!!
Zer moduz joan da asteburua?eta zubia?Gu perezakin etorri gara.....baina lanari gogor ekingo diegu. Atzo ipuin multimediarako argazkiak atera genituen eta gaur hasiko gara power point-arekin.
Esan, ez dakigula photo shop erabiltzen, baina oso azkarrak garenez arazoari aurre egingo diegulakoan gaude.
Muxu beroak!!!!!!
miércoles, 31 de octubre de 2007
Urtaroak

Udaberrian euria,
eguzkia udan,
udazkenean orbela,
elurra neguan.....
Kaixo!beno ementxe gaude klasean photo story-ren bidez ipuin multimedia egiten. Gure lanaren gaia urtaroak da. Interneten abesti bat aurkitu dugu eta kanta honen hasiera bloggerren jartzea aproposa iruditu zaigu. Espero dugu gustokoa iztea.
Muxuak.
martes, 30 de octubre de 2007
gure bideoa
Azkenean lortu dugu, gure bideoa jartzea!!!
Gaurko klasean, ipuin multimedia osatzen egon gara, gure ipuinean mozorrotu egin beharko garenez, klasean mozorroak probatzen egon gara.
Beno, bukatzeko, guk egindako bideoarekin uzten dizuegu. Espero dugu, gustoko izatea.
Muxu handi bat denoi!!
miércoles, 24 de octubre de 2007
Super irakasleak!!!!!

IEPA KUADRILA!!
Oraingo honetan power-pointari buruzko azalpena ematen ari zaigu irakaslea eta bitartean denbora dugula eta hementxe idatziko dugu zerbait.
Ipuin multimediarekin bueltaka gabiltz, lehenik gidoia eta istorioa idatzi nahi dugu eta bakoitzak esaten dituen ideiak kontuan hartuz pixkanaka-pixkanaka ari gara gure muntaia egiten.
jadanik, aukeratu dugu gaia eta aurrratzen dizuegu laneko irudi posible bat. Espero dugu asko gustatzea, muxuak!!!!
martes, 23 de octubre de 2007
Ipuin multimediak egiten
miércoles, 17 de octubre de 2007
Teknologia berriak unibertsitatean!

Apa!!!!!!!!
Beno imagin hau ikusten dezuenian harrituta geratuko zarete. Baina arrazoi bat dauka: ikasgai hau teknologia berriei buruz dihoa eta beste egunean matematikako irakasleak zera esan zigun: aurten, irakasleak interneten sartzen direnean gure fitxak ikusteko, datuen ondoan bakoitzaren argazki txiki bat azaltzen da. Argazkian click egiten duenean, handitu egiten da eta bakoitza zein den hobeto ikusi dezakete.
Ikusten denez, unibertsitatean ere ari dira sartzen teknologia berriak!
Beno besterik gabe, hurrengo bat arte. Muxuak.
martes, 16 de octubre de 2007
Hezkuntzari aplikaturiko teknologiako klasean!!!
Kaixooooooooooooooooooooooooo!!!!!!!!
Zer moduz?gu hementxe, bideo bat egin dugu klaseko jendea lanean eta asko gustatu zaigunez nola geratuan bloggen jartzea pentsatu dugu. Espero dugu zuei ere gustatzea.
Beno, bihar ere gure berri izango duzue, muxuak eta ayoooooooooooooooooooooooooooooo!!!!!
miércoles, 10 de octubre de 2007
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2. eguna
kaixo!
Gaur hezkuntzari apikaturiko teknologiako gelaren kanpoan dagoen plaka ipini dizuegu. Guk klaseak bertan ematen ditugu.
Gaurko eguna ikasgaia azaltzeko erabiliko dugu. Irakasgai honetan lau lan ezberdin egin beharko ditugu. Lehenengoan praktikak egin ditugun ikastetxeko edota ondo ezagutzen dugun ikastetxe bateko IKTen esperientzien azterketa egingo dugu. Espero dugu oso lan polita egitea eta asko gustatzea.
Orain lehenengo lan honekin jarraitu behar dugu. Beraz hurrengo egunera arte.
Ayoooooooooooooooooooooooooooo, muxuak.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
