http://www.youtube.com/watch?v=ollX_LQXBHY
Kaixo!!!!!!
Azkenean lortu dugu gu lauon bideoa igotzea. Kurtso hasieratik egon gara bideoa igo naian, baina ezin....azkenean lortu dugu!!! Aitortu behar dugu bideo hau egin genuenean oraindik ez genekiela photostory erabiltzen eta windows movie makerrekin egin genuen. Orain egingo bagenun, photostoryn bitartez izango zen, bideoak hobeto gelditzen bait dira.
Beno, ba muxuak eta agur!!!!
BIDEOA IKUSI AHAL IZATEKO, WEB GUNE HORRETAN KLIKATU
lunes, 21 de enero de 2008
Klasean lanean!!!
Kaixo!
Jadanik ailegatu da eguna, bukatu da teknologiako klasea…..pena handia ematen digu….egia esan, oso ondo pasatu dugu. Espero dugu irakasleak ere gurekin ondo pasa izana eta gure oroitzapen politak izatea.
Beno, gaur bideo bat jarriko dugu. Bideo hau, klaseko 2. astean egin genuen eta segituen bloggerrean sartu genuen baina ikusten ez denez, berriz ere igo behar izan dugu. Bideo hau kurtsoaren hasieran egin genuen horregatik, agian, ez dago oso ondo egina. Orain egingo bagenun seguru gaude hobeto egingo genuela baina beno….espero dugu zuen gustukoa izatea.
Muxuak!
martes, 15 de enero de 2008
Front pagerekin lanean
KAIXO!!!!!!!
Zer moduz? gu ordenadore gelan front pagerekin lanean...oso polita geratzen ari da. hainbeste lana eta gero.....atzo ere, hemen egon ginen. ze langileak garen e?
Beno, notizi asko ditugu: lehendabizi, laister gure Martuki izeba izango da. aitzol izenako du eta oso emozionatuta dago. gainera, atzo, emozioaren ondorioz, lurrera erori zen eta gaur bere belauna xehetua erakutsi digu....gaixua!Eta azkenik, larunbatean tamborrada!!!!!FESTA FESTA!!!!
Ez ahaztuuuuuu, bihar leireren urtebetetzeak eta OSTEGUNEAN MARIANA!!!!!!!!!Iujuuuuuuu!!!!!ZORIONAK MARIATXI!
Hurrengo klasea, lanak entregatu eta Hezkuntza aplikaturiko teknologia bukatuko dugu, espero dugu oso oso nota ona ateratzea, lan asko hartu dugulako eta gainera ikaragarri ikasi dugulako. Gainera, ikasle apartak eta jatorrak gera. Gu irakasleak garenean, gu bezalako ikasleak nahi ditugu!!!!!!!!!!!JEJEJE
Beno, muxu pila!!!!!!!!Ayoooooooooooooooooooooooooo
lunes, 14 de enero de 2008
Oporretatik bueltan......
Kaixo!!!!!!
Aspaldiko, zer moduz?
Sentitzen dugu azken aldian, bloggerra pixka bat abandonatuta izatea baina, frontpagerekin oso lanpetuta ibili gara eta ez dugu denborarik izan. Barkatu!!!
Beno, eta zer moduz joan dira gabonak?erregalo asko ekarri al dizkizue errege magoak eta Olentzerok?Gu, egia esan, ezin gara kexatu jejeje. Txintxo izan garela seinale.
Beno, laster azterketak datoz eta oso gutxi falta da teknologia berriko ikasgaia bukatzeko, eta egia esan, pena handia ematen digu….ikasgai honen bitartez gauza asko ikasi ditugu eta gainera oso ondo pasatu dugu.
Espero dugu jarritako imagina asko gustatzea!!!!
Muxu pila!!!!!!
martes, 18 de diciembre de 2007
AURTENGO AZKEN KLASE EGUNA
OPORRAK AILEGATZEN ARI DIRA!!!!!yujuuuuu!!!!!!
Aste honetan gauza asko ditugu kontatzeko:
1. Atzo, abenduak 17, Karenen urtebetetzeak izan ziren. 20 urte!!!!! Gaur merendola dugu, brazo jitano ekarri du. Gauza asko oparitu diote eta batzuk jada estrenatu ditu, adibidez super kotxe gorria, arropa...
2. Ostegunen klaseak amaitu eta ostiralen Santo Tomasak. Txistorra jan eta sagardoa edango dugu, ummm ze goxua!!! A ZE PLANA!!!!
3. OPORRAKKKKKKKKKKKKKKKKKKKKKKKKK!!!!!!!!EGUBERRIAK,OLENTZERO, URTEZAHARRA, URTEBERRIA, ERREGE MAGOAK...
Ikusi al duzue unibertsitateko web orrian jarri duten Eguberritako pinua? Zuek etxean jarri al duzue? Eta belena? Eta etxea apaindu?
Nabaritzen duzuenez, oso pozik gaude izan ere Gabonetako ero haizea sartu zaigulako. YUJUUUU!!!!
Weno, ongi pasa gabonak!!! Eta urteberrion!!!
martes, 11 de diciembre de 2007
Azken bi egunetan
Kaixo lagunok,
Zer moduz? Gu hemen egon gara azken bi saioetan ipuin multimedien aurkezpenak ikusten. Oso politak izan dira, baina asko ikusita nekatu egin gara. Goian ikusten duzuen irudia gure ipuinaren lehen diapositiba da.
Orain hurrengo lana web orri bat egitea da, egia esan ez dakigu nola egin, ez dakigu frontpage programa erabiltzen nahiz eta zubian etxean saltseatzen ibili izana. Espero dugu zailtasunei aurre egitea eta azkeneko lan polita ateratzea, baita irakasleak bere azalpena ematea ere.
Aurretik idatzi duguna internetetik lortutako informazioa da. Oso egokia iruditu zaigu. Honetaz, gain beste txosten bat aurkitu dugu, baina oso luzea eta dena garrantzitsua denez, hau ikusi ahal izateko hemen klikatu:
ELMER PROIEKTUA
Teknologia berrien erabilera hezkuntza baliabide gisa: museoa eta eskolaren arteko lotura
1.- ELMER PROIEKTUA
Elmer (El museo En la Red/museoa sarean) Euskal Herriko Unibertsitatea eta Miramongo Zientzia Kutxagunearen artean egindako proiektua da.
Museoa ireki zenetik, etengabea izan da eskoletako material didaktikoaren eskaera. Hain zuzen ere, eskaera horri aurre egiteko sortu zen ELMER proiektua, 2000. urtean.
Azken buruan, hauen asmoa da, hezkuntza formal eta ez-formalen bidez, zientzia hedatzea, ikasleei irakaskuntza aberatsagoa eskaini ahal izateko.
2.- ELMER PROIEKTUAREN HELBURU GARRANTZITSUENAK
• Museoaren dimentsio birtuala garatzea.
• Zientzia irakasteko baliabideak eskaintzea, teknologia berriak eskoletako jardueretan sar daitezen.
• Museoaren programa eta eskolako curriculuma elkarren artean lotzea, eduki zientifikoak sarean zabalduz eta landuz.
• Hezkuntzaren alde formala eta ez-formala hurbiltzea.
• Museoak hezkuntzan duen eginkizuna bultzatzea eta jendea erakartzeko pizgarriak bilatzea.
• Komunitate birtualak nortasuna izatea.
3.- DINOSAURIA 2001, LUR ONTZIA, ENERGIA TXINPARTAK ETA ARGI JOKOA
Web orri honetan aurki dezakezue Miramonen egon zen dinosaurioei buruzko erakusketan egin genuen lana. Antzeman dezakezuenez, bost atal bereiz daitezke: informazioa, jokoak, estekak, unitate didaktikoa eta aldizkari digitala.
«Dinosauria 2001» behin-behineko erakusketa egin ostean, erabaki zuten beraien lana museoko gainontzeko erakusketa egonkorretara zabaltzea. Erakusketa egonkorrean 10 gela daude eta horietarik hiru aztertu eta landu dituzte: lur ontzia, energia txinpartak eta argi jokoak. «Dinosauria 2001» bezala, unitate didaktiko horiek hiru zatitan banatu dira, hots, museora etorri aurretik, museoan bertan eta museotik irten ostean egin daitezkeen jarduerak bereiz daitezke.
Proposatutako materialetan baliabide desberdinak erabili dituzte. Esate baterako, baliabide teknologikoen artean, CLIC eta HOT POTATOES programak erabili dituzte, zailtasun desberdineko jarduera eta jokoak egiteko. Era berean, esteka batzuk eskaini dizkiete ikasle eta irakasleei, sarean murgildu eta nabigatzen hasteaz gain, gaiari lotutako beste web orri batzuk ikus eta azter ditzaten.
Teknologi berriek osatu egin behar dituzte eskoletako ohiko baliabideak, bakoitzak bere eginkizuna baitu.
Programa honen helburu nagusia zientzia hedatzea da, teknologia berriak erabilita. Duda-mudarik gabe, horrek hobetu egingo du hezkuntzaren kalitatea. Ikasleek zientziaren adar desberdinak ez ezik, teknologia berrien prozedurak ere ikas ditzakete. Teknologi horiek erabiltzen jakitea ezinbestekoa izango da etorkizunean.
martes, 4 de diciembre de 2007
Aurkezpen eguna
kaixooooooo!!
Gaur aurkezpen eguna...pixkat urduri gaude, Power Point-an gure imaginak agertzen baitira, eta lotsa ematen digu. Espero dugu jendeari gustatzea, lan asko egin baitugu.
Aste hau oso motza da, zubia baitago eta Orioko festak dira!!!!Karenek gonbidatzen dizute!!!
Gaur goizean ikusi ditugu Praktikum-eko listak eta oso pozik gaude denoi nahi genuen ikastolan tokatu zaigulako.
Beno,ba ondo pasa asteaaaaa!!!!
Gaur aurkezpen eguna...pixkat urduri gaude, Power Point-an gure imaginak agertzen baitira, eta lotsa ematen digu. Espero dugu jendeari gustatzea, lan asko egin baitugu.
Aste hau oso motza da, zubia baitago eta Orioko festak dira!!!!Karenek gonbidatzen dizute!!!
Gaur goizean ikusi ditugu Praktikum-eko listak eta oso pozik gaude denoi nahi genuen ikastolan tokatu zaigulako.
Beno,ba ondo pasa asteaaaaa!!!!
miƩrcoles, 28 de noviembre de 2007
"Super irakasleak"
Kaixooooooooooo!!!!
Aspaldiko zer moduz? Gu hementxe lan eta lan power pointarekin…..sentitzen dugu asteartean argazkia aldatu ez izana baina lan eta lan aritu ginen eta ahaztu egin zitzaigun…baina beno gaur gure argazki bat jarri dizuegu. Aspaldi ez genuela gu lauon argazki bat jartzen…espero dugu gure aurpegietaz ez ahaztu izana!!!
Hurrengo astearteko klase osoa lanak aurkezten pasako dugu; Klaseko talde guztiak aurkeztuko dute beraien lana eta espero dugu gure "super irakasleak" ipuina zuen gustukoa izatea.
martes, 20 de noviembre de 2007
Ipuin multimedia egiten
Kaixo Lagunok!!
Hementxe gaude ipuin multimediarekin jada gauza gutxi falta zaigu: fondo musika jarri eta photoshop-ekin imagin batzuk konpondu.... Hala ere, irakasleak esan digu jendea orokorrean nahiko atzeratuta dabilela eta astebete atzeratuko duela aurkezpen eguna. Baina gu saiatuko gara aste honetan bukatzen.
Lan honekin gauza asko ikasi ditugu. Musika jartzen, grabaketak egiten eta sartzen, abesti batean nahi dugun zatia aukeratzen (Audicity programarekin), gift-ak jartzen, photoshoparen aplikazioren bat,etab.
Oso lan interesagarria dela iruditu zaigu. Asko ikasi dugu eta oso ongi pasa dugu hau egiten, batez ere grabaketan.
Lehenlauhilabateko ikasgairik politena eta interesgarriena da. Baita aplikagarria ere. Pena ematen digu asteazken honetan jada gizarterekin hastea.
WENO HURRENGO ASTEARTERARTE!!!ONGI PASA ASTEA!!
Hor goian ikusten duzuen argazkia gure ipuin multimediaren pertsonai bat da!!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)