martes, 11 de diciembre de 2007
ELMER PROIEKTUA
Teknologia berrien erabilera hezkuntza baliabide gisa: museoa eta eskolaren arteko lotura
1.- ELMER PROIEKTUA
Elmer (El museo En la Red/museoa sarean) Euskal Herriko Unibertsitatea eta Miramongo Zientzia Kutxagunearen artean egindako proiektua da.
Museoa ireki zenetik, etengabea izan da eskoletako material didaktikoaren eskaera. Hain zuzen ere, eskaera horri aurre egiteko sortu zen ELMER proiektua, 2000. urtean.
Azken buruan, hauen asmoa da, hezkuntza formal eta ez-formalen bidez, zientzia hedatzea, ikasleei irakaskuntza aberatsagoa eskaini ahal izateko.
2.- ELMER PROIEKTUAREN HELBURU GARRANTZITSUENAK
• Museoaren dimentsio birtuala garatzea.
• Zientzia irakasteko baliabideak eskaintzea, teknologia berriak eskoletako jardueretan sar daitezen.
• Museoaren programa eta eskolako curriculuma elkarren artean lotzea, eduki zientifikoak sarean zabalduz eta landuz.
• Hezkuntzaren alde formala eta ez-formala hurbiltzea.
• Museoak hezkuntzan duen eginkizuna bultzatzea eta jendea erakartzeko pizgarriak bilatzea.
• Komunitate birtualak nortasuna izatea.
3.- DINOSAURIA 2001, LUR ONTZIA, ENERGIA TXINPARTAK ETA ARGI JOKOA
Web orri honetan aurki dezakezue Miramonen egon zen dinosaurioei buruzko erakusketan egin genuen lana. Antzeman dezakezuenez, bost atal bereiz daitezke: informazioa, jokoak, estekak, unitate didaktikoa eta aldizkari digitala.
«Dinosauria 2001» behin-behineko erakusketa egin ostean, erabaki zuten beraien lana museoko gainontzeko erakusketa egonkorretara zabaltzea. Erakusketa egonkorrean 10 gela daude eta horietarik hiru aztertu eta landu dituzte: lur ontzia, energia txinpartak eta argi jokoak. «Dinosauria 2001» bezala, unitate didaktiko horiek hiru zatitan banatu dira, hots, museora etorri aurretik, museoan bertan eta museotik irten ostean egin daitezkeen jarduerak bereiz daitezke.
Proposatutako materialetan baliabide desberdinak erabili dituzte. Esate baterako, baliabide teknologikoen artean, CLIC eta HOT POTATOES programak erabili dituzte, zailtasun desberdineko jarduera eta jokoak egiteko. Era berean, esteka batzuk eskaini dizkiete ikasle eta irakasleei, sarean murgildu eta nabigatzen hasteaz gain, gaiari lotutako beste web orri batzuk ikus eta azter ditzaten.
Teknologi berriek osatu egin behar dituzte eskoletako ohiko baliabideak, bakoitzak bere eginkizuna baitu.
Programa honen helburu nagusia zientzia hedatzea da, teknologia berriak erabilita. Duda-mudarik gabe, horrek hobetu egingo du hezkuntzaren kalitatea. Ikasleek zientziaren adar desberdinak ez ezik, teknologia berrien prozedurak ere ikas ditzakete. Teknologi horiek erabiltzen jakitea ezinbestekoa izango da etorkizunean.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario